Skip to main content

2020/08 Nafarroako Arartekoa (2019)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2020/08 Nafarroako Arartekoa (2019) (
248 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren iazko kontuei buruzko txostena egin du.

Txostenak gogoratzen duenez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Erakundeko burua Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Javier Eneriz da erakundeko burua 2007tik. 2013an agintaldia amaitu zitzaionetik, jardunean ari da.

Kontabilitate, kontu-hartzailetza, kontratazio eta gastuen baimenerako Parlamentuaren arautegi bera bete behar du. Arartekoaren aurrekontu proiektua Nafarroako aurrekontu nagusien parte da, eta haren kontuak ere Nafarroako kontu orokorretan sartzen dira. 

Arartekoaren iazko gastua 736.000 eurokoa izan zen. Gastuaren zati nagusia langileriarena da: 552.000 euro. Erakundean zortzi lagun ari dira: bi funtzionario, bost aldi bateko kontratatuak eta kontratudun bat. 

Kontuen Ganberaren txostenak dioenez, Arartekoaren kontuek ongi islatzen dituzte ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa.

Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Arartekoak legedia bete egiten baitu haren  ekonomia eta finantza jardueran.

Txostenak Arartekoaren jarduera-datu batzuk ere eman ditu. Iaz 2.412 jarduketa egin zituen, aurreko urtean baino %9 gehiago. 1.219 kexa kudeatu zituen, 1.625 kontsulta jaso eta 348 erabaki hartu zituen.