Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2020/05 Osasunbideko ordainsari aldakorrak (2018-2019) (Nafarroako Kontuen Ganberak Osasunbideko langileriak kobratzen dituen ordainsari aldakorrak aztertu ditu.
Txostenak azken bost urteotako datuak eman ditu. Horrez gain, sakon aztertu ditu azken bi urteotako ordainketarako erabili diren informazio sistemak. Kontu-ikuskaritza informatikoari esker, 2018ko eta 2019ko ordainketa gehienak aztertu dira (55 eta 50 milioi, hurrenez hurren).
Osasunbidean hamahiru ordainsari aldakor mota daude. Garrantzitsuenak honakoak dira: bertako guardia, festa egunak, produktibitatea, lokalizaturiko guardia eta gauak.
2015-2019 epean 283 milioi gastatu ziren ordainketa horietan. Urteko bataz besteko gastua 56 milioi izan zen. Iazkoa gastua 62 milioi izan zen. Osasunbideko langile gehienek kobratzen dute mota horretako ordainsariak: 10.700 lagun.
Ordainsari aldakorren %70 arreta espezializatuan gastatzen da. %25 oinarrizko arretan eta gainerako buruko osasun zerbitzuetan eta Odol Bankuan, besteak beste.
Bertako guardietan 21 milioi gastatu ziren; festa egunetan 9, produktibitatean 6 eta gau eta lokalizaturiko guardietan bosna milioi.
Langile bakoitzaren bataz besteko ordainsari aldakorrei dagokienez, hauexek dira datuak: bertako guardiagatik, 9.500 euro; lokalizaturiko guardia, 5.600 euro, produktibitatea, 2.000 euro eta gauak, 1.000 euro.
Ordainketa aldakorren kudeaketa eskuz zein sistema informatikoen bidez egiten da.
Konklusio eta gomendioak
Ordainsari aldakorren kudeaketa eta hura kontrolatzeko erabiltzen diren informazio sistemak egokiak dira. Badira, halere, bi salbuespen: eskuz eginiko prozeduretan akatsak daude; eta bigarrena, langileriaren presentzia kontrolatzeko sistemarik ez dagoela.
Txostenak Osasunbideko ordainsari aldakorren kudeaketa hobetzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu, horien artean langileen presentzia kontrolatzeko sistema martxan jartzea. Kontuan hartzekoa da ordainari aldakor gehienak presentziari daudela loturik, eta horretan gastatzen den zenbatekoa handia dela. Bestalde, ordainsari horien arauak batu eta arautegi bakarra egitea proposatzen da.