Skip to main content

ASOCEX

2002/18 Tuterako Foruzaintzaren Komisaldegiaren obren kontratazio-espedientea

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganbarak Tuterako Foruzaintzaren komisaldegiaren obra lanak aztertzen dituen txostena argitaratu du. Txostena Nafarroako Parlamentuak eginiko eskaera baten ondorioa da.

Txostenak dioenez, 1994an Parlamentuak Foruzaintzaren antolaketa plana onartu zuen. Planak aurreikusten zituen xedeetako bat Tuterako Foruzaintzaren komisaldegia zen. 1995eko maiatzean proiektuari oneritzia eman zitzaion, baina urtebete geroago Gobernuak kokapena aldatzea erabaki zuen.

Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera, hasierako prezioa ehuneko 44 garestitu zen. Izan ere, esleipena 776 milioitan egin bazen ere Gobernuak 909 milioi ordaindu zituen: 834 milioi obra lanetan, 33 lanen zuzendaritzari, 22 milioi lur sailen erosketan eta 18 milioi proiektuen egileei.

Komisaldegiaren obra lanetarako 541 milioiko dirutza onartu zen. Esleipena lortu zuen enpresak, ordea, 425 milioiko prezioa eskaini zuen. Hortaz, prezioa 425 milioitan finkatu zen. Obra lanak egiten ari ziren bitartean, aldaketa asko onartu ziren (189 milioikoak) eta horrek hasierako prezioa garestitu egin zuen. Lanak amaiturik Gobernuak 613 milioi ordaindu zituen.

Kontuen Ganbarak dioenez, proiektuetan eginiko aldaketek beraien kalitate exkaxa erakusten dute. Alde horretatik, Kontuen Ganbararen gomendioa argia da: obra lanak hasi aurretik proiektuen kalitatea egiazta dadila, Kontratazio Legeak agintzen duen bezala.

Obra lanen kontratuari dagokionez 1998ko irailean egin zen, urgentzia tramitea erabiliz, nahiz eta horretarako arrazoi garbirik ez izan. Dena den, 11 enpresak parte hartu zuten prozesuan eta, azkenean, obren prezioa 424 milioitan finkatu zen.

2001eko urrian Gobernuak lan osagarriak egiteko proiektua onartu zuen. Lan horien xedea proiektuak aurreikusi ez zituen segurtasun ekipamentuak jartzea izan zen. Horrek, berriro ere, proiektuen kalitatea txarra zela erakusten du.

Azkenik, 2000ko abuztuan urbanizazio lanetarako espedientea onartu zen. Hasierako prezioa 136 milioikoa zen eta lanak amaitakoan Gobernuak 149 milioi ordaindu zituen.

Aipatzekoa da obren zuzendaritza proiektuen egileek bereganatu zutela. Onarturiko prezioa 30 milioikoa izan zen eta ordaindurikoa 33,2 milioi pezeta