Skip to main content

2022/04 Urdazubiko Udalari egindako gomendioen jarraipena

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Urdazubiko Udalari buruzko txostena kaleratu du. Funtsean duela hamar urteko txosten batean eginiko gomendioen jarraipena egin du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen.

Urdazubi 348 biztanleko herria da. Udalak hiru langile ditu. Idazkari-kontu hartzailea (Zugarramurdirekin partekaturik) administrari-laguntzailea eta zerbitzu anitzetako langile bat.

2020lp aurrekontu-betetzearen arabera (onarturiko azkena baita), gastuak eta diru-sarrerak 1,6 milioikoak dira.

Txostenak dioenez, kontabilitate eta diruzaintza arloko barne kontrola hobetu egin dira. Legezkotasunean ezin da gauza bera esan. Izan ere, langilerian, kontratazio publikoan eta ondare-kontratazioan hutsuneak daude.

Osasun arloan, tasa eta prezio-publikoei buruzko ordenantza fiskalak onartzea eskatzen zaio Udalari. Horrez gain, zor batzuen jarraipen eta erreklamazio ekintzak behar bezala egin behar dira, preskripzio arriskua eragozteko.

Kontuen Ganberaren ustetan, gomendio horiek betetzeak udal kudeaketa hobetuko luke.

.