Skip to main content

2019/19 Vianako Udala (2018)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2019/19 Vianako Udala (2018) (
375 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Vianako Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak kontuak ez ezik, legezkotasuna ere aztertu du, finantza kudeaketa legearen barnean egiten den aztertzeko. 

Txostenak dioenez,Vianako Udalak iaz 4,4milioi gastatu eta 5,2 milioi bildu zituen.  

Ondasun eta zerbitzu arrunten gastua da handiena: 1,8 milioi. Ondoren, langileriarena dator: 1,4 milioi. Inbertsioetan 900.000 euro gastatu ziren. 

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 1,8 milioi egin zuten eta zuzeneko zergekin ere antzeko sarrera lortu zen. Tasa eta prezio publikoen bidez 575.000 euro bildu ziren. 

Udalaren kontuek ongi islatzen dute ondare eta finantza egoera, eta baita aurrekontu emaitza ere. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, 2009tik gaurkotu gabe dagoelako.  

Legezkotasunaz ere aldeko iritzia dago, finantza egoera legearen arabera egiten baita. Dena den, salbuespenen bat aipatzen da. 

Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez, Vianako Udalaren egoera ekonomikoa ona da. Adierazleak onak dira eta, gainera, hobetu egin dira aurreko urtekoekin alderatuz. Aurrezki gordina 1,3 milioi da eta 2,5 milioiko soberakina dago diruzaintzan. Gainera, Vianako Udalak ez du zorrik. 

Txostenak udal kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu, horien artean enplegu eskaintze publikoa egitea. Izan ere, langile zerrendan 39 lanpostu daude, horietatik 22 bete gabe eta gehienak kontratatuekin beteak.