Skip to main content

ASOCEX

2008/02 Zizur Nagusiko Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/02 Zizur Nagusiko Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren 2006ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu.

Zizur Nagusiko Udalak 13.200 biztanle ditu eta Udalaz gain beste hiru udal erakunde daude: Musika Eskola, Kultur Patronatoa eta Ardoi Kirol Patronatoa.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Zizur Nagusiko Udalaren dirusarrerak 53 milioikoak izan ziren. Gastuak, berriz, 24 milioi.

Dirusarreretan handiena inbertsioen besterenganatzea izan zen (22 milioi), kapital transferentziak (20 milioi) eta zerga eta tasak (5,7 milioi). Gastuei dagokienez, inbertsioek 15 milioi egin zuten, ohiko ondasun eta zerbitzuetan 4,6 milioi gastatu ziren eta beste 4 milioi udal langileen soldatetan.

Comptos Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu iazko ekonomia jarduera eta baita aurrekontu egoera ere. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu baitago 1995etik.

Legezkotasunaren azterketa ere Udalaren aldekoa da, haren ekonomia jardueran legedia bete egiten delako.

Comptos Ganberak dioenez, urte amaieran Zizur Nagusiko Udalak milio eta erdiko superabita zuen. Udalak epe luzerako zorrik ez duela kontuan hartuz, finantza egoera oso da.