Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2024/04 Zizur Nagusiko Udaleko langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak (2022) (Kontuen Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren 2022ko kudeaketa aztertu du. Txostenean hiru gairen legezkotasuna aztertzen da: langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak. Datuak 2022koak dira.
Zizur Nagusiak, ia 15.500 biztanle izateaz gain, erakunde autonomo bat dauka: Musika Eskolako Patronatua.
2022an, Zizur Nagusiko Udalak 16.7 milioi gastatu zituen eta 15.7 bildu.
109 lanpostutik 43 huts
Udaleko langileen gastua 5 milioi eurokoa da, gastu guztien %31. Udal plantillan 109 profesional daude, eta horietatik 43 hutsik. Lanpostu huts horietako 33 kontratazioen bidez daude beteta.
Udalak 19 lanpostu betetzeko enplegu publikoaren eskaintza du martxan, behin-behineko tasa gutxitzeko asmoz. Egoera hau aurten bideratuko dela aurreikusten da.
Kontratazio publikoa: 6.9 milioi
Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak 7 milioi dira, guztien %42. Kopuru horretatik, 6,3 milioi materialari eta hornidurei dagozkie.
Kontuen Ganberak egiaztatu duenez, kopuru osotik 1.4 milioi kontratu txikiagotzat izapidetu dira, lizitaziorik gabe esleitzeko legezko mugak gaindituz. Nabarmentzekoa da energia elektrikoaren (876.000) eta gasaren (300.000) gastuak.
Kontratua amaituta duten prestazioei dagokienez, 1,6 milioiko gastua dago metatuta 2022ra arte. 2022an, zehazki, milioi bat ordaindu zen epea amaitua zuten kontratuengatik. Kontratu nagusiak honakoak dira: Kiroldegi publikoaren kudeaketa (366.000 euro), Santiagoko Bidea eta Erreniega ikastetxe publikoen garbiketa (253.000) eta Kultur Etxearen kudeaketari (185.000).
58.000 euro diru-laguntza izendunetan
Diru-laguntza izendunei dagokionez, 58.000 euro eman zizkien 16 onuraduni. Txostenak adierazten du, oro har, esleipena, egiaztapena eta ordainketa gaur egungo araudiaren arabera egin zirela.
Azkenik, txostenak Next Generation funtsei buruzko informazioa ematen du. Udalak 21.000 euro jaso ditu eta bertan sarturiko proiektuetan 43.000 euro gastatu ditu.
Gomendioak
Txostenak gomendatzen du kontratu guztiak esleipen prozedura egokiaren bidez lizitatzea baita kontratazio administratiboaren prozeduren aldi baterako plangintza egokia ezartzea, kontratuen gehieneko indarraldia ez gainditzeko.