Skip to main content

ASOCEX

2023/04 Zizur Zendeako Udalaren 2021eko kontu orokorra

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Zizur Zendeako Udalaren 2021eko kontuak aztertu ditu. Horrez gain, legezkotasunaz ere iritzia eman du, bereziki bi arlotan: langileria eta kontratazio administratiboa.

Zizur Zendeako Udala honako kontzejuok osatzen dute: Astrain, Zizur Txikia, Gazolaz, Larraia, Muru-Astrain, Paternain, Undiano eta Zarikiegi. Beste hiru entitate berezi ere Zendeako parte dira: Eriete, Gendulain eta Sagües. Zizurko Zendeak 3.890 biztanle ditu.

2021ean, Zizurko Zendeak 3,6 milioi gastatu zituen. Gastuetan bi dira nagusi: ondasun eta zerbitzuen gastu arruntak eta inbertsioak, bakoitzak 1,2 milioirekin. Langilerian 700.000 euro gastatu ziren, eta ohiko transferentzietan 400.000 euro.

Kontuen Ganberak urteko inbertsio nagusiak aztertu ditu: Zizur Txikiko kiroldegiko hobekuntza-lanak (863.000 euro), Zizur Txikiko Santa Klara bideko zolaketa (180.000 euro) eta Elortz ibaiko pasealekua (59.000 euro). Hiruretan legedia bete egin da, eta gastuak behar bezala kontabilizatu dira. Dena den, txostenak hobetu beharreko kontu batzuk aipatzen ditu.

Zizur Zendeako Udalaren finantza egoera ona da. Batetik, zorrik ez duelako. Urteko aurrezkia ere kontuan hartzekoa da: 900.000 euro. Eta, gainera, diruzaintzan 3,2 milioi ditu gastu orokorretan gastatzeko.