Skip to main content

ASOCEX

2002/17 Tuterako Udala (2001)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2002/17 Tuterako Udala (2001) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Tuterako Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gaiok aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legeztasuna eta finantzen egoera.

Aipatzekoa da Kontuen Ganbarak txosten eredua aldatu duela. Hemendik aurrera, udalen fiskalizazioetan auditoretza iritzia eskainiko du lehenbiziko zatian eta bigarrenean Udalak berak eginiko memoria. Fiskalizazioa horrela aurkezteko modurik ez zegoen orain arte, Udalek ez zutelako datu ekonomikoei buruzko txosten egokirik Azken urteotan aldaketa nabarmena izan da udalen kontu-sisteman eta horri esker Kontuen Ganbarak auditoretza publikoan bertze urrats bat egin ahal izan du, Nafarroako Gobernuaren kontuekin duela urte batzuk egin zuen bezala.

Txostenak emaniko datuen arabera, Tuterako Udalak 4.726 milioi pezeta gastatu eta 4.871 milioi pezeta bildu zituen iaz. Gastuetan diru-sail garrantzitsuena udal langileen soldatak dira: 1.856 milioi pezeta. Tuterako Udalak (Castel Ruiz Kultur Etxekoak eta Ur Batzordekoak kontuan hartuz) 281 langile ditu. Gastuetan bigarren sail nagusia zerbitzu eta ohiko ondareen erosketak dira: 1.358 milioi. Inbertsioei dagokienez, mila miloi pezetaren ingurukoak izan ziren.

Dirusarreretan nagusiak Nafarroako Gobernuaren laguntzak dira: 1.531 milioi pezeta. Udalak zuzeneko zergen bitartez 1.048 milioi pezeta lortu zituen.

Kontuen Ganbarak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urtean zehar eginiko jarduera. Egoera balantzeak ere egoki islatzen du ondare egoera eta legeztasunaren gaineko azterketan ere ez da deus larririk aurkitu.

Finantza-egoeran bi gauza azpimarratzen ahal dira: batetik, epe luzerako zorra 2.720 milioikoa dela; eta, bestetik, azken urteotan egoerak hobera egin duela. Izan ere, Udalak bidegarritasun plan bat onartu zuen eta bertan finkaturiko xedeak bete egin ditu orain arte.