Skip to main content

ASOCEX

2003/04 Pitillaseko Udala (2001)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2003/04 Pitillaseko Udala (2001) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Beire, Murillo El Cuende eta Pitillaseko Udalei buruzko txostenak karrikaratu ditu, eta baita Radako Kontzejuarena ere. Datu guztiak 2001ekoak dira.

Txostenetan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu egoera, ondare egoera, legezkotasuna eta ekonomia egoera.

Beireko Udalari buruzko txostenak dioenez, Udalak 255.000 euro gastatu eta 220.000 euro bildu zituen. Aurrekontu egoerak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera eta, oro har, Udalaren jarduera legezkotasun-printzipioari jarraituz burutzen da, nahiz eta aurrekontu arloan salbuespen batzuk izan. Finantza-egoerari dagokionez, zorpetze maila (48.000 euro) zorpetze muga baino murritzagoa da.

Kontuen Ganbarak Udalaren kudeaketa hobetzeko eskaini dituen gomendioen artean aurrekontua garaiz onartzeari buruzkoa aipa genezake. Izan ere, 2001ekoa abenduan onartu zen. Bestalde, inbertsioen jarraipena hobetzeko beharra ere azpimarratzen du.

Pitillaseko Udalak 703 mila euro gastatu eta 583.000 bildu zituen. Aurrekontuaren kitapenak ongi islatzen du urteko jarduera. Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du. Finantza-egoera ere ez da kezkagarria, zorpetze maila (54.000 euro) zorpetze-muga baino murritzaoga delako.

Murillo El Cuendek hiru kontzejuk osatzen dute: Rada, Murillo El Cuende eta Traibuenas. Fiskalizaturiko urtean Udalak 220.000 euro gastatu eta 274.000 euro bildu zituen. Txostenak dioenez, aurrekontuaren kitapena egokia da eta Udalaren jarduera legezkotasun printzipiari jarraituz burutu zen. Udalaren finantza-egoera ere ona da, zorrik ez izateaz gain diruzaintzan 180.000 euroko dirutza zuelako.

Txostenak Udalaren eta Radako Kontzejuaren arteko arazoak aipatzen ditu. Izan ere, bi administrazioaren arteko desadostasunak direla eta, ur eta zaborreengatiko ordain-agiriak bi aldiz jaso dituzte biztanleek, Udalak zein Kontzejuek igorri baitituzte.

Radako Kontzejuaren txostenean ere arazo bera aipatzen da. Txostenak emaniko datuen arabera, 2001ean Radak 390.000 euro gastatu eta 416.000 euro bildu zituen. Aurrekontuaren kitapenak ongi islatzen du kontzejuaren jarduera. Legezkotasunari dagokionez, lan eta zerga arloetan eginiko irregulartasun batzuk aipatzen dira. Finantza-egoeraz txostenaren iritzia aldekoa da, 2001eko amaieran zorpetze maila oso murritza zelako.

Dena den, 2002an Udalak kontzejuaren esku zeuden eskumen batzuk kendu egin zizkion eta horrek kontzejuaren ekonomia egoera alda lezake. (Aipatzekoa da kontzejuak Udalaren erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu duela).