Skip to main content

ASOCEX

2004/06 Baztango Udala (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/06 Baztango Udala (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Baztango Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Jakina denez, udalerri honek antolaketa berezia dauka, udalak, Bailarako Batzorde Nagusiak eta herrietako batzarrek osaturikoa.

Txostena egiteko honako gai hauek aztertu dira: 2002ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, 2002ko ekitaldian Udalak eta bi erakunde autonomoek (Baztan Ikastola eta Franzisko Joakin de Iriarte Zahar Etxea) 7,8 milioi euro gastatu eta 8,8 bildu zituen.

Txostenak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekitaldiko ekonomia jarduera eta 2002ko abenduaren 31ko aurrekontu-egoera. Egoera-balantzeak ere egoki islatzen ditu finantza eta ondare egoera, baina badago salbuespen bat: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda.

Legezkotasunaren gaineko azterketari dagokionez, Udalak indarrean dagoen legedia gehienetan betetzen badu ere, Elizondoko Jorge Oteiza museoaren irregulartasunak aipatzen dira. Proiektua Elizondoko batzarreak, nahiz eta ahalmen juridikorik gabeko erakundea izan. Egoera konpontzeko 2002ko azaroan Elizondoko Batzarreak eta Baztango Udalak hitzarmen bat sinatu zuten Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo departamentuekin. Udaleko idazkariak eta kontu-hartzaileak txosten bana egina zuten espedientearen irregulartasunak ohartaraziz.

Hitzarmenaren ondorioz, Udalak 307.000 euroko gastuak onartu ditu. Dirutzaren zati handiena Nafarroako Gobernuak ordaintzen du eta gaineakoa Udalak berak.

Azkenik, txostenak udalaren finantza egoera aztertzen du. Fiskalizaturiko ekitaldian milioi bat euroko superabita lortu zuen eta diruzaintzako gerakina 776.000 eurokoa izan zen. Epe luzerako zorra 3,3 milioikoa zen.

Laburbilduz, eta ondorio nagusi gisa, honakoa erran daiteke: Baztango Udalak egoki kudeatzen du aurrekontua, baina badira hobetu beharreko gaiak. Horien artean Udalaren kontabilitateko egoera-orri bateratuak aurkezteko beharra aipatzen da. Izan ere, Udalaren eta erakunde autonomoen kontu guztiak ez dira batzen. Bestalde udal zerbitzuen etorkizuna aztertu behar litzateke, kostuak eta finantzabideak ere finkatuz. Azkenik, Baztango Udalak kontratazio-espedienteak hobeki egin behar lituzke.