Skip to main content

ASOCEX

2005/02 Burlatako Udala (2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/02 Burlatako Udala (2003) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Iruñerriko herriak 17.964 biztanle ditu eta bertako Udaletxean 266 langile ari dira lanean. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2003ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera.

Burlatako Udalak hiru erakunde autonomo ditu: Kirol Patronatua, Kultura Patronatua eta Musika Patronatua. Iazko gastu guztiak ¿aipaturiko erakundeenak barne- 12,6 milioi eurokoak izan ziren. Dirusarrerak, berriz, 12 milioikoak izan ziren.

Gastuetan handienak langileriarenak dira: 6,7 milioi euro. Ondoren ohiko gastu eta zerbitzuak daude (2,5 milioi). Dirusarrerei dagokienez, ohiko transferentziek ¿Nafarroako Gobernuarenak- 5,6 milioi egiten dute. Zuzeneko zergen bidez lorturiko dirutza 2,7 milioikoa izan zen, zeharkako zergei esker 440.000 euro bildu diren eta tasa eta beste dirusarrerek 2,1 milioi egin zuten.

Comptos Ganberaren arabera, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Ondare balantzeak ere egoki islatzen du finantza egoera, baina bada salbuespen bat: ondasun zerrenda. Izan ere, aipaturiko zerrenda 1995ekoa da eta, beraz, gaurkotu egin behar da.

Legezkotsunari dagokionez, Burlatako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran.

Txostenaren amaieran Udalaren finantza egoerari buruzko azterketa dago. Bertan Udalaren zor handia azpimarratzen da. Alde horretatik, Comptos Ganberaren iritziz ez dago argi Burlatako Udala zorrari aurre egiteko gauza izanen ote den. Udalak 9,5 milioi euroko zorra zuen 2003ko abenduan. Udalaren zor maila %13,7 da eta zor mugatik gora dago. Izan ere, Burlatako Udalaren zor muga %11,9 da.

Laburbilduz: Burlatako Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua baina finantza egoera zaila dauka, batez ere epe luzerako zor maila handia delako. Egoerari aurre egiteko txostenak bidegarritasun plana martxan jartzeko eskatzen dio. Planak ohiko gastuak kontrolatu eta zor maila ez handitzeko balio beharko luke.