Skip to main content

ASOCEX

2012/01 Zizur Nagusiko Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/01 Zizur Nagusiko Udala (2010) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren 2010eko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Zizur Nagusikoa 13.000tik gora biztanle dituen udalerria da. Udalaz gain beste hiru udal erakunde daude: Musika Eskola, Kultur Patronatua eta Ardoi Kirol Patronatua.

Zizur Nagusiko Udalak ez zuen iazko aurrekontua onartu eta, beraz, aurreko urtekoa luzatu egin zen. Kontu orokorrak 20 milioiko gastuak islatzen ditu. Diru-sarrerak, berriz, 13 milioikoak izan ziren. Behin egin beharreko doikuntzak egin ondotik, defizita 3,6 milioikoa izan zen.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuen igoera azpimarragarria da, %44 handiagoa izan baitzen. Diru-sarrerak, ordea, %4 gutxitu ziren. Gastuetan garrantzitsuenak inbertsioak izan ziren: %46. Inbertsio nagusien artean daude Musika Eskola handitu eta bi kirol pista estaltzeko eginiko lanak, eta belar artifizialeko futbol-zelaia.

Inbertsioen ondoren, bestelako gastu arruntena da bigarrena (%30) eta langileria hirugarrena (%24).

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek %52 egin zuten, zergen bidezkoek %45 eta ondasunen salmentatik lorturikoak %3 izan ziren.

Kontuen Ganberak dioenez, Udalaren kontu orkorrak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta baita aurrekontu egoera ere. Balantze egoera ere ondare egoeraren isla da. Hala ere, gai horretan salbuespen bat dago, ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoelako.

Legezkotasunaren azterketa ere Udalaren aldekoa da, haren ekonomia jardueran legedia bete egiten delako.

Udalaren finantza egoera ona da, batez ere azken urteotan hirigintzatik harturiko dirutzari esker. Dena den, egungo egoera kontuan harturik, gastuak murrizteko eta sarrerak handitzeko ahalegina egin beharra azpimarratzen da. Txostenak, bestalde, prezio publikoak zerbitzuen kostura egokitu eta inbertsioak lehenetsi behar direla dio. Azkenik, diru-laguntzen sistema aztertu eta legez eman behar ez diren zerbitzuen auto-finantzazioa bermatzea eskatzen du.