Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2016/04 Antsoaingo Udala (2014) ()Kontuen Ganberak dioenez, udalak aurkezturiko kontu orokorrak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera. Salbuespen bakarra ondasun-zerrenda da, 1995etik gaurkotu gabe dagoelako. Legezkotasunari dagokionez, iritzia ere udalaren aldekoa da, ekonomia jarduera indarrean dagoen legediaren arabera egiten baita.
2014an, Antsoaingo Udalak 6,8 milioi gastatu zuen. Diru-sarrerak, berriz, 7,7 milioikoak izan ziren. Beraz, aurrekontu emaitza positiboa lortu zuen: 900.000 euro.
Gastuen diru-sail nagusia langileriarena da: 3,2 milioi. Ohiko gastu eta zerbitzuetan 2,9 milioi gastatu zuen, eta milioi erdi bat ohiko transferentzietan. Aipatzekoa da inbertsioen azken urteotako jaitsiera: 2008an 3,7 milioi egin zuten, eta 2014an 7.500 euro besterik ez.
Inbertsioak jaisteaz gain, ohiko gastuak ere murriztu dira eta zerga bidezko diru-sarrerak berdintsu mantendu dira. Horri guztiari esker, udalaren finantza egoera nabarmen hobetu da. Gaur egun, aspaldian ez bezala, Antsoaingo Udala zor gehiago hartzeko moduan dago.
Kontuen Ganberak dioenez, udalak aurrekontu eta finantza egonkortasunen irizpidea bete egiten du, eta hornitzaileei ere legez aginduriko epeen barnean ordaintzen die.