Skip to main content

ASOCEX

2015/25 Egues Ibarreko Udala (2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2015/25 Egues Ibarreko Udala (2014) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Eguesibarko Udalaren iazko kontuak aztertu ditu. Txostenak Kontuen Ganberaren 2015eko egitarauan zegoen eta urte amaitu aurretik kaleratuko duen azkena da.

Eguesibarko Udala hamar kontzejuk osatzen dute. Udalerriak dituen 19.000 biztanleetatik gehienak bi tokitan bizi dira: Sarriguren eta Gorraitzen, hain zuzen. Eguesibarko biztanleria nabarmen handitu da azken urteotan: 2006tik hirukoiztu egin da.

Eguesibarko Udalak bi sozietate ditu, biak hirigintzari lotuak: Andacelay eta Gestión y Promociones Egüés 21-11.

Txostenak 2014ko kontuak, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertu ditu. Azken urteotako txostenetan emaniko gomendioen jarraipena ere egin du.

Kontuen Ganberak gogoratzen duenez, Eguesibarko aurreko udal gobernuek hirigintza arloan eginikoa susmopean egon da. Hori dena argitzeko, 2011an ikerketa batzorde bat sortu zen. Batzordearen konklusioak Agoizko epailearen eta Fiskaltzaren esku utzi ziren. Nafarroako Ogasuneko arduradunek ere horren berri jaso zuten. Horren helburua zen ustezko irregulartasunen arduradunek erantzukizunak eskatzea.

Iazko datuei dagokienez, Eguesibarko Udalak 9,4 milioi gastatu eta 10,3 bildu zuen. Langileriarenak dira gastu nagusiak: 4,4 milioi. Bigarrena ohiko ondasun eta ondasunen erosketa da: 3,5 milioi. Inbertsioetan 700.000 euro besterik ez zen gastatu.

Gastuen diru-sail handiena ohiko transferentziak dira: 4,3 milioi; zuzeneko zergek 3,9 milioi egin zuten, eta tasa eta prezio publikoen bidez 1,6 milioi bildu zen.

Txostenak dioenez, kontu orokorrak ongi islatzen ditu gastu eta diru-sarreren mugimendua, udalaren ondare egoera eta eragiketen emaitza. Legezkotasunaren inguruko iritzia ere udalaren aldekoa da, kudeaketa ekonomikoa legearen araberakoa baita.

Udalaren finantza egoerak hobera egin duela nabarmen azken bi urteotan, hori da txostenaren konklusio nagusienetakoa. Kontuan hartzekoa da aurreko urteetan gastuak handiagoak izaten zirela diru-sarrerak baino. Zuloa hirigintzatik harturiko diruari esker estaltzen zen. 2013an, lehen aldiz, gastu eta diru-sarreren zenbatekoak orekatu egin ziren. Iazko datuak ikusirik, egoera egonkortu egin dela ematen du.

Izan ere, ekitaldiaren amaieran 900.000 euroko superabita zegoen, aurreko urtekoa baino handiagoa. Aurrezki gordin eta garbia ere hobeak izan ziren, eta diruzaintzako gerakina 1,6 milioikoa izan zen. Aipatzekoa da, bestalde, Eguesibarko Udalak ez duela zorrik.

Eguesibarko Udalak aurrekontu egonkortasun eta finantza-iraunkortasunari buruzko eskakizun guztiak bete egiten ditu.

Azken urteotan, Eguesibarko udalak bete egin ditu Kontuen Ganberaren aholku batzuk, batez ere dokumentazioaren kudeaketa eta artxiboari, eta kontu orokorrari loturikoak. Badira oraindik bete beharreko batzuk: aurrekontua garaiz onartzea, eta obren kudeaketa eta kontrola zuzenean udaletik egitea, ez sozietate publikoaren bidez.