ASOCEX
Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2015/17 Nafarroako Gobernuak elkarte eta erakunde batzuei emaniko diru-laguntzak (2014) ()Txostenak dioenez, Gobernuak behar bezala jokatu du laguntzak ematerakoan. Diru jasotzen dutenek gardentasun eskakizunak bete egiten dituzte. Eta barne kontrolaz ere aldekoa da iritzia, kontu-hartzaileek erreparoak aurkezten baitituzte deialdia edo ordainketa egin aurretik, beti ere legediaren aurkakorik ikusten badute.
Kontuen Ganberaren aburuz, diru-laguntzen arautegiak sekulako dokumentu eta prozedura pila eskatzen du. Horrek lan zama handia ekartzen die bai administrazioari zein eskatzaileari.
Horregatik, deialdietan eskakizun horiek gutxitzea proposatzen du, onuradun gehienek ez baitute ahalmen handirik administrazio lan horri aurre egiteko.
Azkenik, Gobernuak diru-laguntzen plan estrategikoa onartzeko proposamena egiten. Halaber, Interneten diru-laguntzen ataria sortzea interesgarria litzateke, Nafarroako administrazio guztiek ematen dituztenak biltzeko.