Skip to main content

ASOCEX

2016/06 Los Arcoseko Udala (2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/06 Los Arcoseko Udala (2014) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Los Arcoseko Udalari buruzko txostena kaleratu du. Txostena egiteko eskaria Parlamentutik heldu zen, Geroa Bai parlamentu taldeak bultzatuta. Kontuen Ganberak 2014ko kontuak, legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu.

2014an, Los Arcoseko Udalak 1,9 milioi gastatu eta 2,1 milioi bildu zuen. Gastuetan inbertsioak dira azpimarragarrienak, 700.000 euro gastatu baitziren. Ohiko gastuek 670.000 euro egin zuten, eta langilerian milioi erdia gastatu zen.

Inbertsio nabarmenena kale nagusiko zoladura izan zen: 600.000 euro. Lan horiek 2015ean egin baziren ere, horiek loturiko gastu eta diru-sarreren kontabilizazioa 2014ra aurreratu zen.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko eta kapital transferentziek milioi bat egin zuten, eta zuzeneko zergen bidez milioi erdia bildu zen. Gainerakoa ondare bidezko sarrerak eta komunalenak dira (150.000 euro), eta prezio publikoak (142.000 euro).

Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondare eta finantza egoera eta aurrekontu emaitza. Badira, hala ere, txostenak aipatzen dituen salbuespen batzuk.

Los Arcoseko Udalaren finantza jarduera legediaren araberakoa bada ere, badira irregulartasun batzuk aurrekontu eta kontuak eramateko moduan.

Finantza egoeraz, aipatzekoa da udalaren ohiko diru-sarrerak gastuak baino handiagoak direla. 2014ko amaieran, 1,1 milioiko zorra zuen, diruzaintzako gerakina negatiboa zen, eta udalak arazoak zituen ordainketak garaiz egiteko.

Hau dena ikusita, Kontuen Ganberak finantza plan bat egiteko beharra azpimarratzen du, egoera zuzendu eta ordainketak garaiz egin daitezen.