Skip to main content

ASOCEX

2015/02 Ubideak ureztaturiko zona handitzeko esleipena

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2015/02 Ubideak ureztaturiko zona handitzeko esleipena ()
Kontuen Ganberak Nafarroako Ubideak ureztaturiko zona handitzeko eginiko esleipena aztertu du. Txostena PSN, Bildu, Aralar-Nafarroa Bai eta Ezkerra parlamentari-taldeek eskatu zuten.

Kontratua INTIA sozietate publikoak egin zuen, itzalpeko ordainsaria sistemaren bidez, 15.000 bat hektarea ureztatzeko asmoz. Sistema horren arabera, esleipena irabazten duen enpresak egiten ditu obra-lanak, ureztaturiko zonak 30 urtez kudeatzen ditu, eta INTIAk eta laborariek ordainduriko kanonei esker berreskuratzen du inbertsioa.

Esleipenera bi enpresa talde aurkeztu ziren: Acciona e Irudiun, batetik, eta OHL eta Bartzelonako Sociedad de Aguas, bestetik.

INTIAk 2014ko otsailaren 10erako iragarria zuen emaitza. Ordu pare bat lehenago, ordea, Landa Garapen, Ingurugiro eta Toki Administrazioko kontseilaria kazetarien aitzinean agertu zen esanez Gobernuak aldaketa bat egin nahi zuela 12,5 milioitik gorako kontratuetan: profesionalen elkargoei txosten bat eskatuko zitzaiela 12,5 milioitik gorako kontratuetan. (Akordioa iazko otsailaren 19an onartu zen). Legegintzaldiko kontratu handiena izanik, kontseilariak hori kontuan hartzeko eskatu zion kontratazio mahaiari.

Kontuen Ganberak dioenez, Gobernuaren akordioak ez du deus aldatu, kontratuen foru legeak berak horixe aurreikusi duelako. Eta kontratu honen baldintza-orrietan ere aurreikusia zegoen. Horretan oinarrituta, kontratazio-mahaiak eskaintzen kontu ekonomikoak aztertzeko txotenak eskatuak zituen.

Kontuen Ganberaren ustez, Nafarroako Gobernuak ez die kontratazio-mahaiei aholkurik eman behar, eta are gutxiago prozesua martxan dagoelarik. Izan ere, orga teknikoen autonomiarako arriskutsuak izan daitezke.

Kasu honetan, elkargoen iritzia eta kontratazio-mahaiarena bera zen: irizpide ekonomikoetan oinarrituriko eskaintza hoberena OHL Construcción eta SGAB taldearena zen. Dena den, iritzi ezberdinak izateak oso egoera korapilatsua eragin zezakeen.

Kontuen Ganberaren ustez, Gobernuak atzera egin beharko luke iazko otsaileko akordioan. Elkargo profesionalei txostena eskatzeak gardentasuna hobetzen duelakoan badago, eskakizuna kontratazio legedian sartzea du bide argiena.