Skip to main content

ASOCEX

2016/09 Tafallako Udala (2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/09 Tafallako Udala (2014) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Tafallako Udalaren 2014ko fiskalizazio txostena plazaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena.

Txostenak dioenez, Tafallako Udalak eta haren erakunde autonomoek (Musika Eskolak, Kultura eta Kirol Patronatuak) 10,2 milioi gastatu zituzten. Diru-sarrerak 10,5 milioi izan ziren.

Gastuetan langileriarena da nagusia: 5,9 milioi. Ohiko ondasun eta zerbitzuek 2,5 milioi egin zuten, eta inbertsioetan 800.000 euro gastatu ziren. Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 4,3 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 3,2 milioi eta tasen bitartez 1,2 milioi bildu zen.

Aurrekontu kitapena aztertuta, Kontuen Ganberak ontzat hartzen du, egoki islatzen baitu udalaren finantza eta ondare egoerak. Hala ere, bi salbuespen aipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta montepiok sorturiko gastuak ez direla zenbatu.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %5 gutxitu ziren eta diru-sarrerak, berriz, %3.

Aipatzekoa da 2007tik 2012ra Tafallak 35 milioiko inbertsioak egin zituela. Geroztik, gastuak nabarmen gutxitu dira, batez ere inbertsioei loturikoak.

2014ko ekitaldi amaiturik, Tafallak aurrekontu superabita zuen, eta diruzaintzako gerakina ere bazuen. Aurrezki gordin eta garbia positiboak dira. Zorrari dagokionez, 5 milioikoa da.

Hau dena ikusita, orain arteko bidetik segitzeko aholkua ematen zaio: gastu arruntei eutsi diezaiela eta diru-sarrerak ahal den neurrian handitzen saia dadila.

Azkenik, bete gabeko gomendio bat aipatzen da: udal ondasun zerrenda gaurkotzea, 1993koa baita.