Skip to main content

ASOCEX

2016/15 Paternaingo Kontzejua (2011-2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/15 Paternaingo Kontzejua (2011-2014) ()

Kontuen Ganberak Paternaingo Kontzejuaren kontuak aztertu ditu. Txostenak 2014ko kontuak ez ezik, legezkotasuna eta kontzejuaren finantza egoera ere aztertu ditu.

Paternain Zizurko Zendeako kontzejuetako bat da. Azken urteotan, nabarmen handitu du biztanleria: 2001ean 57 biztanle zituen, eta 2014an 357.

2014ko gastuak 59.000 euro izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 49.000 euro. Diru-sarrerak Gobernutik eta Zizurko Zendeatik eginiko transferentziak dira. Gastu nagusiak ohiko ondasun eta zerbitzuak, eta finantza pasiboak dira: 44.700 eta 12.100 euro, hurrenez-urren.

Txostenak dioenez, azken urteotan Paternaingo Kontzejuak aurrekontu defizita izan du. Kontzejuak diruzaintzan bazuen nahiko diru, 2007an herrian eginiko etxebizitzei esker. Diru horretaz baliatu da urteroko defizitari aurre egiteko. Arazoa da hori amaiturik kontzejuak ez duela diru-sarrera gehiago sortzeko ahalmenik. Gainera, frontoia egiteko 300.000 euroko mailegua eskatu zuen, eta orain ezin du maileguak sorturiko gastua ordaindu.

Hori guztia ikusirik, txostenak mailegua berriro negoziatzeko aholkatzen die kontzejuko arduradunei, hilean ordaindu beharrekoa gutxitzeko. Beste aukera bat gastu batzuk gutxitzea litzateke, bereziki festetakoak. Izan ere, Paternaingo festetan 13.000 eurotik gora gastatzen da, gastu arrunten ehuneko 28.