Skip to main content

2018/24 Nafarroako toki administrazioa (2016)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2018/24 Nafarroako toki administrazioa (2016) (
600 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak 2016ko toki administrazioari buruzko txostena kaleratu du. Txostenaren helburua da gure lurraldeko udal eta gainerako toki erakundeen egoera orokorra aztertzea.

Txostenak dioenez, Nafarroan 701 toki erakunde daude: 272 udal, 346 kontzeju, 63 mankomunitate eta 120 elkartze tradizional. Udal eta gainerako toki entitateek beste udal erakunde asko sortu dituzte: 64 erakunde autonomo, 54 sozietate publiko, 9 fundazio publiko eta 15 udal partzuergo.

Nafarroako udalen %69 1.000 biztanletik beherakoak dira. Horren ondorioa da bitarteko eskasak dituztela udal zerbitzuak behar bezala kudatzeko. Horregatik, aspalditik egiten ari den bezala, Kontuen Ganberak udal mapa aldatzeko premia azpimarratzen du. Txostenak gogoratzen duenez, toki administrazioaren aldaketarako aurreproiektua Parlamentuan dago aurtengo uztailetik. Proiektu bihurturik, hurrengo hilabeteotan eztabaidatuko dela dirudi.

Finantza egoera ona

2016an, udal eta gainerako toki erakundeen diru-sarrerak 762 milioikoak izan ziren; gastuak, berriz, 714 milioi. Aurreko urteko datuekin alderatuz, diru-sarrerak %1 gehitu ziren eta gastuak, aldiz, %3 murriztu ziren.

Diru-sarreren erdiak zerga eta udal tasei esker lortzen dira. Beste diru-sarrera nagusia Gobernutik jasotako transferentziak dira: %43.

Gastuei dagokienez, langileriarena eta ohiko ondasun eta zerbitzuenak dira nagusiak: %37 bakoitzak. Inbertsioetan %10 gastatu zen.

2016an, Nafarroako toki administrazioak 85 milioiko aurrezkia lortu zuen, funtzionamendu- gastuak eta finantza zama ordainduta.

Toki erakundeen zorra 277 milioikoa da, aurreko urtekoarekin baino %8 txikiagoa. Diruzaintzako gerakina ere hobetu eta 226 milioiraino heldu da.

Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez, adierazle guztiek hobera egin dute aurreko urtekoekin alderatuz. Nafarroako udal administrazioaren finantza egoera ona dela nabarmentzen du.

Txostenak kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk ematen ditu. Parlamentu eta Foru Administrazioari zuzenduriko bi: toki administrazioa eraginkorragoa lortzeko udal mapa berria ahalik eta azkarren onar dadila; eta toki kontabilitatea kontabilitate publikoaren plan orokorrera egokitu dadila.

Udal eta gainerako toki erakundeei eginiko gomendioetan bi nabarmen daitezke: langileriaren behin-behinekotasun tasa handiari aurre egin diezaiotela, lanpostu deialdiak eginez; eta barne kontrola indartu eta areago dezatela.