Skip to main content

ASOCEX

2020/04 Figaroleko Kontzejua (2018)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2020/04 Figaroleko Kontzejua (2018) (
270 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Figaroleko Kontzejuaren 2018ko kontuak aztertu ditu. Figarol 300 biztanleko herria da, Zarrakazteluko Udalerrikoa. 

Kontzejuaren gastuak 300.000 euro dira. Ohiko ondasunen erosketan 170.000 euro gastatu ziren, langilerian 70.000 euro eta 33.000 euro finantza pasiboetan. Diru-sarrerak handixeagoak dira: 309.000 euro. Ohiko transferentziek 167.000 euro egin zuten, eta ondare bidezko sarrerak, berriz, 89.000 euro. 

Kontzejuaren kontuek ongi islatzen dituzte ondarea, finantza egoera eta aurrekontu emaitza. Bada salbuespenen bat: ondasun zerrendarik eza eta balantzean sartu gabeko betebeharren bat, 59.000 eurokoa. 

Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, baina salbuespen batekin: kontzejuaren etxebizitzen alokairua presidenteak berak egiten du zuzenean, esleipen prozedurarik gabe. 

Finantza egoeraz zorra da nabarmendu beharrekoa: 300.000 euro. Aurrezki gordina ere negatiboa da, baina badu diruzaintzako gerakina: 50.000 euro. 

Txostenak Kontzejuko kideen arteko arazoak aipatzen ditu. Horren ondorioz, gai asko epaitegietara eraman dituzte. Kontuen Ganberaren ustez, tentsio giro hori hobetu behar da eta Kontzejuaren kudeaketa gardentasunez eraman.