Skip to main content

ASOCEX

2020/17 Udaletako kontu-hartzaileek 2018an eta 2019an eginiko erreparoak

Argitalpen data

Kontuen Ganberak udaletako kontu-hartzaileek 2018an eta 2019an eginiko erreparoei buruzko txostena argitaratu du.

2018an, 34 udal kontu-hartzailek 159 erreparo aurkeztu zituzten. 2019an, 168 erreparo aurkeztu ziren, 27 udal entitatetako kontu-hartzaileek eginak. Bi urteetan, erreparoen zenbatekoa 4,8 milioikoa izan zen.

Aipatzekoa da erreparo gehienak bost toki entitatetako kontu-hartzaileek aurkeztu zituztela.

Erreparoak aurkezteko arrazoi nagusia espedienteak jaso beharreko funtsezko eskakizun edo tramite falta da: %60. Bigarren arrazoia zuzenbidearen aurkako erabakiak dira.

Erreparo gehienak kontratazio arlokoak dira; ondoren, langileria dator eta hirugarrena diru-laguntzak dira.

2019an, udal gobernu batzordeek erreparoen aurkako bederatzi akordio hartu zituzten. Horren atzean zegoen zenbatekoa, milioi bat euro. Toki Ogasunen Foru Legearen arabera, gobernu batzordeek ez dute holakorik erabakitzeko eskumenik.

Txostenak toki entitateen barne kontrola hobetzeko gomendio batzuk jasotzen ditu. Horien artean, Iruñeko Udalari zuzenduriko bat: aldez aurreko ikuskatze-mugatua osa dezala, kudeaketan duten garrantziagatik osoko bilkurak sakonago ikuskatzea erabaki dezakeen kasuetan. Halaber, ikuskaritza mugatua duten gastuei ondorengo ikuskaritza osoa egitea eskatzen zaio.

Bestalde, txostenak kontratazio espedienteak garaiz tramitatzeko kudeaketa-prozesuak martxan jartzea eskatzen du, kontraturik gabeko gastuak saihesteko.