Skip to main content

ASOCEX

2021/06 Nafarroako Kontseilua (2020)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2021/06 Nafarroako Kontseilua (2020) (
352 Kb
)

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2020ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira.  

Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Bost kidek osatzen dute. Legeak dioenez, denak Parlamentuak proposatuta aukeratzen dira, ospe handiko legelarien artean. Zortzi urtez aritzen dira karguan, eta ez dute berriro izendatuak izateko aukerarik. Bost kideek osatzen duten osoko bilkuran hartzen dira erabakiak, presidentearen eta idazkariaren izendapena horien artean. 

Estatuko beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bestelako eredu baten aldeko apustua egin zen. Erakundeak bi langile ditu: legelaria eta presidentearen idazkaria.Kontseiluko kideek ez dute soldatarik kobratzen, ordain-sariak baizik, bileretara joateagatik eta txostenak egiteagatik.  

Nafarroako Kontseiluak iaz 245.000 euro gastatu zuen: 148.000 euro langilerian eta 96.000 euro ohiko ondasun eta zerbitzuetan. Kontseiluko kideen ordain-sariak kapitulu horretan daude sarturik. Horretan gastaturikoa nabarmen murriztu da aurreko urteko datuekin alderatuta, Covid-19aren pandemiagatik.  

Kontseiluaren kontuek ongi islatzen dituzte ondasun-egoera, aurrekontu kitapena eta finantza-egoera. Legezkotasunari dagokionez, erakundearen ekonomia jarduera legediaren araberakoa da.    

Nafarroako Kontseiluak, iaz, 30 txosten egin zituen, aurreko urtean baino 24 gutxiago.