Skip to main content

ASOCEX

2021/10 Miguel Servet Fundazioaren gomendioen jarraipenari buruzko txostena

Argitalpen data

2016ko irailean, Nafarroako Kontuen Ganberak Miguel Servet Fundazioaren txostena argitaratu zuen, non Nafarroako osasun-ikerketa publikoaren antolaketa, fundazioaren kontuak eta haren jarduera aztertzen ziren. Kontuen Ganberak txosten hartan ematen ziren gomendioen jarraipenari buruzko txostena igorri dio Parlamentuari.

Fundazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren laguntza zientifiko eta teknikoko erakunde bat da, osasun arloko ikerketa eta berrikuntzak sortu eta zabaltzeko, sustatzeko, bultzatzeko eta garatzeko eratua. 2020an, 129 proiektu eta 217 saiakuntza kliniko egin zituen fundazioak.

2020an, fundazioaren gastuak 6,70 milioikoak izan ziren, eta horietatik 4,21 milioi (% 63) langile-gastuei zegozkien; ekitaldi honetako abenduaren 31n 119 langile zeuden, eta horietatik 66 (% 55) ikerketa-proiektu zehatzetarako kontratatu ziren. Erakundeak 8,4 milioi euroko finantzaketa lortu zuen; 5,14 milioi ikerketa-jardueratik datoz, eta 3,50 milioi Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik.

Fundazioaren finantza-egoera nabarmen hobetu da 2016-2020 urteetan: funts propioak (% 275), diruzaintza (% 270) eta jasotako finantziazioa (% 137) handitu dira, bai egiturazkoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emandakoa (% 159), baita hainbat erakundetako ikerketetara bideratutakoa (% 124) ere.

Fundazioaren 2020ko urteko kontuak auditoretza pribatuko enpresa batek ikuskatu ditu, eta honek, aldeko iritzia eman du. 2016ko txostenean emandako 12 gomendioetatik 11 ezarri dira, eta Kontuen Ganberak ez du aztertu horietako bat betetzen den, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumena baita; hala ere, oraindik aztertzeke dago langileen kontratazioaren inguruko aspekturen bat.