Skip to main content

2023/10 Arguedasko Udalaren 2021eko kontu orokorra

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Arguedaseko Udalaren 2021eko kontuak aztertu ditu. Horrez gain, legezkotasunaz ere iritzia eman du, langilerian zein kontratazio administratiboan.

2021ean, Valtierrako Udalak 3,2 milioi gastatu eta 3,6 milioi bildu zituen. Aurrekontu emaitza doitua  positiboa da 740.000 euroan. Gastuetan bi dira nagusi: ondasun eta zerbitzuen gastu arruntak, eta inbertsioak: 1,2 milioi eta ia milioi bat, hurrenez hurren. Langilerian 830.000 euro gastatu ziren. 

Diru-sarrerei dagokienez, transferentzia arrunten bidez 1,3 milioi bildu ziren, zuzeneko zergen bitartez 780.000 euro eta tasa eta prezio publikoekin 680.000 euro.

Arguedaseko Udalaren kontuek ongi islatzen dituzte ondasun egoera, finantza egoera eta aurrekontu emaitza. Txostenak salbuespen bat aipatzen du: ondasun zerrendarik eza.

Legezkotasunaz ere aldeko iritzia eman du. Dena den, hor ere bada salbuespenik: pandemia garaian langile batzuek jasotako ez ohiko ordain-sariak, ez baitziren legezkoak. Udalak hasia du dirua berreskuratzeko prozesua. 

Txostenak udalaren finantza egoera ona azpimarratzen du. Izan ere, 2021eko amaieran milioi bateko aurrezkia zuen, diruzaintzan ere bi milioi zituen eta zorra 200.000 eurotik beherakoa zen.