Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2023/13 Nafarroako Arartekoaren 2022 urteko kontuak (Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2022ko kontuak aztertu ditu
Nafarroako Kontuen Ganberak Nafarroako Arartekoaren iazko kontuei buruzko txostena argitaratu du.
Txostenak gogoratzen duenez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. 2021ean handitu egin ziren erakundearen eskumenak. Batetik, bitartekaritza-lana egiteko eskubidea aitortu zitzaion; bestetik, eskaturiko informazioa bidaltzen ez duten administrazioei isunak paratzen ahal dizkie.
Erakundeko burua Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Oraingoa Patxi Vera da, iazko martxoan aukeratua.
Arartekoak Parlamentuaren arautegia bete behar du kontabilitate, kontu-hartzailetza, kontratazio eta gastuen baimenerako. Arartekoaren aurrekontu proiektua Nafarroako aurrekontu nagusietan sartzen da, eta haren kontuak ere Nafarroako kontu orokorretan daude.
Gastuak: 865.000 euro
Iaz, Arartekoak 865.000 euro gastatu zituen. Gastuaren zati nagusia langileriarena da: 643.000 euro. Iazko abenduaren 31n, bederatzi lagun ari ziren lanean erakundean: sei aldi baterako langileak eta hiru funtzionario.
Kontuen Ganberaren txostenak dioenez, Arartekoaren kontuek ongi islatzen dituzte ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa.
Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Arartekoak legedia bete egiten baitu haren ekonomia eta finantza jardueran.
Txostenak Arartekoaren jardueraz ere datu batzuk ematen ditu. Iaz 3.5475 jarduketa egin zituen, 1.648 kexa kudeatu eta 337 erabaki hartu zituen.