Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2024/06 Burlatako Udalaren langileriaren, kontratazio publikoaren eta diru-laguntzen kudeaketa (2022) (Kontuen Ganberak Burlatako Udalaren kudeaketa aztertu du. Txostenaren hiru gairen legezkotasuna aztertzen da: langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak. Datuak 2022koak dira.
Burlatak, ia 20.500 biztanle izateaz gain, bi erakunde autonomo zituen: kirol patronatua eta kultura patronatua. Biak iaz desagertu ziren.
Gaur egun, udalak bi merkataritza-sozietate ditu: Burlatako Udal Hirigintza Elkartea S.L., hirigintzaz arduratzen dena, eta Bizkarmendia S.L.U. Sozietatea, azken hori haur-eskolen kudeaketarako.
Txostenaren arabera, Burlatako Udalak 19,6 milioi euro gastatu zituen eta 20 milioi bildu. Erakunde autonomoei dagokienez, 2022an udalak milioi bana euro eman zien bi patronatuei. Merkataritza-sozietateek, aldiz, ez zuten diru-laguntzarik jaso.
139 lanpostutik 61 hutsik
Burlatako udaleko langileriaren gastua 7,9 milioikoa da, gastu guztien %46. Udal plantillak 139 lanpostu ditu, horietatik 78 beteta daude eta 61 hutsik. Azken horietatik, 57 aldi baterako kontratazioen bidez dabiltza lanean.
Udalak 39 lanpostu betetzeko enplegu publikoaren eskaintza du martxan, behin-behineko tasa gutxitzeko asmoz.
Kontratazio publikoa: 3.6 milioi
Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak 3,6 milioi dira, guztien %42. Kopuru horretatik, 2,7 milioi materialari eta hornidurei dagozkie.
Kontuen Ganberak egiaztatu duenez, kontratu txikiagotzat izapidetu den 860.000 euroko gastua ez da behar bezala kudeatu, lizitaziorik gabe esleitzeko legezko muga gainditzen zuelako. Nabarmentzekoa da energia elektrikoaren eta gasaren gastuak: 540.000 eta 175.000 euro, hurrenez hurren.
26.000 euro diru-laguntza izendunetan
Diru-laguntza izendunei dagokienez, Burlatako Udalak 26.000 euro eman zizkien zazpi onuraduni. Diru-laguntzen ia erdia Ukrainiako elkartasun proiektu batera bideratu zen.
Azkenik, txostenak Next Generation funtsei buruzko informazioa ematen du. Udalak ia 2.6 milioi gastatu ditu, nahiz eta 2022ko amaieran 813.000 besterik ez zituen jasoak. Gastu ia osoa Elizgibela kiroldegia berritzeko proiektura bideratu da.
Gomendioak
Laburbilduz, Burlatako Udalaren langileen kudeaketa, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak indarrean dagoen araudiaren arabera kudeatzen ditu. Salbuespen gisa, lizitaziorik gabeko prestazioengatik eginiko gastua aipatzen da.
Horregatik, txostenak gomendatzen du kontratu guztiak esleipen prozedura egokiaren bidez lizitatzea eta diru-laguntzen plan estrategikoa onartzea.