Skip to main content

2024/09 Barañaingo Udalaren langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak (2022)

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Barañaingo Udalaren langileriaren, kontratazioaren eta diru-laguntzen kudeaketa aztertu du.

Kontuen Ganberak Barañaingo Udalaren kudeaketa aztertu du. Txostenean hiru gairen legezkotasuna aztertzen da: langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak. Datuak 2022koak dira. 

Barañain, ia 20.000 biztanleko udalerria da. Udalaz gain, bi erakunde autonomo ditu: Lagunak Udak Kirol Zerbitzua eta Luis Morondo Musika Eskola.  

2022ko maiatza arte, udalak Barañaingo Auditorioa Fundazioa zuen, zentroa kudeatzeko. 2022ko abendutik, ordea, udala bera arduratzen da kudeaketaz. Fundazioa bertan behera utzi du bideragarritasun ekonomikorik ez zuelako. 

2022ko ekitaldian, Barañaingo Udalak ia 20 milioi gastatu zituen eta 21 bildu.

173 lanpostutik 63 hutsik

Udaleko langileriaren gastua 8.4 milioi eurokoa da, gastu guztien %48. Barañaingo Udalak 147 langile ditu, eta horiei Lagunak Udal Kirol Zerbitzuak dituen 16 lanpostuak eta Luis Morondo Musika Eskolak dituen beste 21 lanpostu gehitu behar zaizkio.

Udal plantillan 137 lanpostu daude, eta horietatik 63 hutsik. Lanpostu huts horietako 49 kontratazioaren bidez daude beteta.

Barañaingo Udalak langileria egonkortzeko prozesuari ekin dio, behin-behineko tasa gutxitzeko asmoz. Horren helburua da 29 lanpostu betetzea.

2.7 milioiko gastua epea amaituta duten kontratuetan

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak 5.3 milioi dira, gastu guztien %30. 5.3 milioitik 4.8 materialei eta hornidurei dagokie.

Txostenean aztertzen dira munta txikiagoko kontratu gisa izapidetutako zerbitzu, hornidura eta obren prestazioak baita amaituta duten prestazioak ere.

Kontuen Ganberak egiaztatu duenez, kontratu txikiagotzat izapidetu den 1.5 milioiko gastua ez da behar bezala kudeatu, lizitaziorik gabe esleitzeko legezko muga gainditzen zuelako. Nabarmentzekoa da gas eta elektrizitate horniduraren gastua: 1.2 milioi.

Kontratua amaitua duten prestazioei dagokienez, 2.7 milioiko gastu metatua dago, haur-eskolak eta ikastetxeak garbitzeari dagokiona. 

Diru-laguntza izendunei dagokionez, Barañaingo Udalak 144.000 euro eman zizkion 25 onuraduni, 575 eurotik 25.000ra bitarteko kopuruarekin. 

Gomendioak

Laburbilduz, Barañaingo Udalak langileen kudeaketa, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak indarrean dagoen araudiaren arabera kudeatzen ditu. Salbuespen gisa, lizitaziorik gabeko prestazioengatik eginiko gastua aipatzen da.

Horregatik, txostenak gomendatzen du kontratu guztiak esleipen prozedura egokiaren bidez lizitatzea eta kontratazio administratiboaren prozedurak planifikatzea, kontratuen epea ez gainditzeko.