Skip to main content

2024/12 Nafarroako Parlamentuaren 2023ko kontuak

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak Parlamentuaren iazko kontuei buruzko txostena argitaratu du.

Txostenak ontzat ematen ditu kontuak, ongi islatzen baitituzte ondare eta finantza egoera, eta baita 2023eko aurrekontu emaitza ere. Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Parlamentuaren kudeaketa ekonomikoa legediaren araberakoa baita

. Iaz, Nafarroako Parlamentuak 13.5 milioi gastatu zituen. Gastu nagusia langileriarena da: 8,2 milioi. Ohiko transferentzietan 3.2 milioi gastatu zituen, eta ondasun eta zerbitzuen erosketetan 1,5 milioi.

Langileriari dagokionez, bi multzotan banatzen da 8.2 milioiko gastua. Batetik, Parlamentuko langileak eta, bestetik, parlamentariak. Lehenengoak, 4.6 milioi jasotzen ditu eta bigarrenak, 3.6 milioi.

Parlamentuak 76 profesional ditu, aldi baterakoak (3) eta talde parlamentarioetako laguntzaileak (13) kontuan hartuz. Funtzionario postuak 60 dira. Horietatik 36 beterik daude, eta 24 bete gabe. Azken horietatik gehienak (21) kontratatuek betetzen dituzte.

Azpimarratu behar da Parlamentuak bizkortu egin duela langileak egonkortzeko prozesua, eta hutsik zeuden 24 plazetatik 23 deialdira eraman dituela.

Era berean, joan den urteko abuztuan amaitu zen hutsik zeuden 6 plazen egonkortze berezia, epea 2024ko abenduaren 31n amaitze arren. Plazarik lortu ez zutenentzako kalte-ordaina 99.000 €-koa izan zen.

Parlamentu-taldeek 2,95 milioiko laguntza jaso zuten iaz, hauteskundeetan lorturiko emaitzen arabera banatuak. Navarra Sumak jaso zuen diru gehien (440.000 euro) eta Vox Navarra-k laguntzarik txikiena: 118.000 euro. Talde gehienek beren alderdi edo koalizioei ematen diete jasotakoren zati handiena edo guztia.

• Nafarroako Parlamentuak 13.5 milioi gastatu zituen. Gastu nagusia langileriarena da: 8,2 milioi.

• Parlamentuak egonkortze-prozesua bizkortu egin du, eta hutsik dauden 24 plazetatik 23 deialdira eraman ditu.