Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2024/13 Lehen mailako osasun arreta: herritarren irisgarritasuna (2018-2023) (Txostenaren arabera, gaur egun 660.000 pertsonak baino gehiagok dute osasun-txartela, hau da, 2018ko datuekin alderatuta, % 4ko igoera egon da. Biztanleriaren hazkundeari zahartze-prozesua gehitu behar zaio, honek ere eragina du lehen mailako arretaren kudeaketan. Azken bost urteetan, 64 urtetik gorako herritarrak % 11 hazi dira. 15 urtetik beherakoak, aldiz, % 4 jaitsi dira.
2018tik, Nafarroako Gobernuak 1.083 milioi bideratu ditu lehen mailako arretara. 2023an, pertsonako batez besteko gastua 309 eurokoa izan zen, 2018ko datuekin alderatuta, % 4ko igoera egon zen. Gastuaren %84 langileei zuzenduta dago, iaz 1.800 profesional inguru zeuden. Absentziak kontuan hartu gabe, 1.400 profesional efektibo.
Lehen mailako arretako profesionalen talde handiena erizaintzako pertsonala da (% 45), eta ondoren familia-medikuntzako profesionalak (% 28), administrazio-langileak (% 22) eta pediatria (% 5).
Kontuen Ganberak adierazi du profesional bakoitzeko paziente kopurua egokia dela. Familia-medikuntzan, medikuek 1.287 paziente dituzte eta pediatrian 882. Araudiaren arabera, familia-medikuntzan 2.000 paziente izan dezakete gehienez eta pediatrian 1.500.
Biztanleriaren gorakadari eta zahartzeari lehen mailako arretaren kudeaketa baldintzatzen duen beste faktore bat gehitu behar zaio: kontsultarako batez besteko denboraren hazkundea, eguneroko hitzordu kopurua murrizten duena. Horren harira, iaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak akordioa lortu zuen Nafarroako Medikuen Sindikatuarekin, familia medikuntzako fakultatiboek egunean gehienez 32 paziente artatu zitzaten —12 minutu kontsulta bakoitzeko—. Pediatrian, aldiz, 24 paziente.
80 milioi kontratazioetan eta ezohiko jardueretan
Azken bost urteetan, Osasunbideak ahalegin handia egin du aurrekontuetan lehen mailako arretaren eskuragarritasuna mantentzeko. Hala islatzen dute kontratazioetan gastatutako 61 milioiek eta profesionalen ezohiko jarduera ordaintzera bideratutako 19ek. Hala ere, absentzien estaldurak okerrera egin du, batez ere mediku faltagatik. Izan ere, familia-medikuntzan, absentzien erdiak baino zertxobait gehiago estaltzen dira, eta pediatrian, lautik bat baino ez.
Datozen hamar urteetan 800 erretiro daude aurreikusita lehen mailako arretan, eta horietatik 240 langile fakultatiboenak dira. Panorama bereziki kezkagarria da familia medikuntzaren kasuan, bai batez besteko adinagatik (52 urte), bai MIR-eko ikasketetan betetzen diren plazengatik: eskainitako plazen %63. Gainera, Nafarroan familia medikuntzako MIR-a bukatu dutenen erdiak bakarrik egiten du lan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.
5 milioi kontsulta
Iaz ia bost milioi kontsulta izan ziren lehen mailako arretan, 2018an baino %3 gutxiago. Familia-medikuntzan eta pediatrian jarduera % 10 eta % 17 murriztu dela ikusten da. Erizainen jarduerak, aldiz, gora egin du bi espezialitateetan (%10 eta %8), gaixoen arretan funtzio gehiago dituztelako orain.
Lehen mailako arreta jasotzeko itxaron egunen bilakaera aztertu du txostenak. 2018an, hitzorduen %71 eskatzen ziren egunerako edo hurrengorako ematen ziren. Hitzorduen %4 bakarrik ematen ziren astebeterako edo gehiagorako. Iaz, bi egun baino gutxiagorako hitzorduak %60ra jaitsi ziren; astebete edo gehiagorako ematen direnak, aldiz, %14ra igo.
Kontuen Ganberak ondorioztatu du, lehen mailako arretaren sarbidea ezberdina dela zona batetik bestera. Arazoa funtsean hirigunetan eta familia medikuntzan dago.
Txostenak ere telefono deiei egiten dio erreferentzia. Kontuen Ganberak astebetez 31 ikastetxetako deiak erreparatu zituen. 100.000 dei inguru jaso zituzten, 40.000 pertsona pasatxorenak. Honako hau ondorioztatu zuen: deien %60 baino gehiago goizeko zortzietatik bederatzietara egiten dira eta momentuan, deien %42 baztertu egiten dira, kolapsoaren ondorioz. Hala ere, %81i erantzun zitzaien azkenean.
Amaitzeko, txostenak gomendatzen du familia medikuntzako espezialitatean profesionalak sartzea, bete gabe dauden plazen deialdia egitea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Medikuntza graduko plazak gehitzea.
• Azken bost urteetan, 64 urtetik gorako biztanleriak %11 egin du gora.
• Familia-medikuntzan % 57koa da absentzia-estaldura, eta pediatrian %27koa.
• Osasun-zentroen egitura eta profesional bakoitzeko paziente-kopurua egokiak dira.
• Lehen mailako arretaren sarbidea ezberdina da zona batetik bestera. Arazoa funtsean hirigunetan eta familia medikuntzan dago.