Skip to main content

2024/18 Iratiko Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitatearen kontu orokorra (2023)

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Iratiko Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitatearen iazko kontuak aztertu ditu. Txostena oso kritikoa da Mankomunitatearen kudeaketarekin. Batetik, kontuek ez dutelako finantza-egoera islatzen; bestetik, kudeaketan lege-hauste asko daudelako.

Iratiko Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateak Agoitz aldeko hamaika udalerri biltzen ditu. Herri horietako zabor-bilketa eta tratamenduaz arduratzen da.

Txostenak Mankomunitateko presidenteak berak eskatu zuen. Bi kontu aztertu dira: 2023ko kontuak eta finantza kudeaketaren legezkotasuna.

Mankomunitatearen ordezkaritza nagusia batzar orokorra da. Gobernu-organoak, berriz, presidentea, presidenteordea eta batzorde iraunkorra. Agoizko idazkaria da Mankomunitateko idazkari eta kontu-hartzailea, eta beste zazpi lagun ari dira lanean.

Kontabilitatea kanpoko profesional baten esku zegoen. Aurtengo ekainean, Mankomunitateak kontratua bertan behera uztea erabaki zuen.

Txostenak Mankomunitatearen finantza egoera delikatua azpimarratzen du, iaztik are larriagoa.

Mankomunitateak, iaz, 758.000 euro gastatu eta 712.000 bildu zituen. Kontabilitatean zeuden akatsak zuzenduta, urte amaierako diruzaintzako gerakina negatiboa zen 279.000 euroan.

Kontuen Ganberak akats asko atzeman ditu kontabilitatean: kontabilizatu gabeko eragiketak eta saldoen baliogabetzeak, besteak beste. Barne kontrola eta diruzaintzako kudeaketa ere eskasak dira. Bestalde, finantza-erakundeetako funtsen erabilpena ez da egokia; ordainketen kudeaketa ere planifikatu gabea da; eta ordainketak lehenesteko irizpiderik ere ez dago.

Legezkotasunari dagokionez, kontratazioan irregulartasunak atzeman dira; zabor-bilketaren tarifa ez da onartu; eta betearazpen-aldiko diru-bilketa ere ez da ongi kudeatzen.

Azkenik, txostenak gomendio batzuk ematen ditu, Mankomunitatearen finantza-kudeaketan eta legezkotasunean atzemandako arazoak konpontzeko.