Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2024/20 Nafarroako Foru Komunitatearen kontratazio publikoaren arrisku-azterketa (2019-2023) (Kontuen Ganberak Kontratazio Atariari buruzko txostena argitaratu du. Txostenak bi helburu ditu: arrisku-arloak identifikatzea eta aipaturiko atariaren gardentasun maila aztertzea
Txostenak Kontratazio Atariaren azken bost urteotako funtzionamendua aztertu du. Hiru dira bertan agertzen diren kontratu motak: obra, zerbitzua eta hornikuntza. 2019an, Foru Administrazioak 811 milioi gastatu zituen; 2023an, berriz, 1.158 milioi.
Gobernuko Ekonomia Departamentuko Ondare Zerbitzuak emaniko datuen arabera, iaz 601 kontratu egin ziren. Horren gastua 376 milioi izan zen. Kontratuen %78 prozedura irekiaren bidez egin zen, eta %18 prozedura negoziatua erabiliz.
Txostenak kontratazio publikoaren arriskuez ohartarazten du. Prestaketa-fasean, azterketa falta eta kontratuarekin lortu nahi den helburuari buruzko justifikaziorik eza; lizitatzaileen parte-hartzea murrizten duen prozedura erabiltzea; lizitatzaile jakin batzuei ongi datozkien plegu eta kaudimen-irizpideak; eta merkatura egokitzen ez den zenbatekoa finkatzea.
Lizitazio-fasean, publizitatea murriztea eta informaziorako sarbidea zailtzea gardentasunaren aurkakoak dira. Esleipenari dagokionez, arrisku bat da pleguetan irizpide argiak ez finkatzea, balorazio-txostenetan eragina dutelako.
Kontratua betetzean legezko mugatik kanpoko prezio-igoerak gerta daitezke, justifikatu gabeak.
Datuen esportatzearen hobekuntza
Kontratazio publikoaren gardentasuna bermatzeko tresna Kontratazio Ataria da. Ataria Kontratu Legeak eskatzen dituen publizitate-eskaerak guztiak betetzeko dago diseinaturik. Dena den, datuen esportazioa hobetu liteke, datuen deskarga masiboa eta zeharkako analisiak egin ahal izateko.
Txostenak gomendio batzuk aipatzen ditu: kontratazio organoek legez argitaratu beharreko datuak guztiak argitara ditzatela; gako-eremuak batera daitezela; errepikaturik dagoen informazioa gutxitu dadila; eta egungo plataformen funtzioak bere gain hartuko dituen aplikazio integrala martxan jar dadila.