Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2025/12 Berriozarko Udaleko langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak (2023) (Kontuen Ganberak Berriozarko Udalaren langileriaren, kontratazioaren eta diru-laguntzen kudeaketa aztertu du. Udalaren menpeko bi sozietate publikoen kudeaketa ere kontuan hartu du: Berrikilan, kirol instalazioen kudeatzailea; eta Usalanda, udal eraikinen garbiketaren arduraduna.
Txostenaren konklusio nagusia da Berriozarko Udalak eta haren sozietateek legea errespetatuz kudeatzen dituztela langileria, administrazioa kontratazioa eta diru-laguntzak.
Bada, ordea, salbuespenen bat. Esaterako, Udalak ez duela plantilla organikoa onartzen, azkena 2019koa baita. Badira, gainera, lizitaziora aterako beharreko kontratu batzuk zuzenean emanak, bai Udalean eta baita Berrikilan sozietatean ere. Gas eta argindarraren hornidura kontratuak dira.
Txostenak langileriaren egonkortze prozesua ere aztertu du. Udalak 84 loangile ditu: 52 funtzionario, 31 lan-kontratadun eta bat behi-behineko kontratatua. Langileriaren gastua 4,8 milioikoa da. Kontuen Ganberak Udalak behin-behinekotasuna jaistea eginiko ahalegina azpimarratzen du. 2023an, langileen %42 kontratatua zen; 2025eko hasieran, berriz, %11 besterik ez.
Txostenak bi gomendio egiten dizkio9 udalari. Batetik, zerbitzu eta hornidura kontratu guztiak dagokien kontratazio sistemaren bidez kudeatu ditzala: bestetik, zuzenean emaniko diru-laguntza guztiak Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean argitara ditzala.