Skip to main content

2025/15 Antsoain, Burlata, Eguesibar eta Atarriabiako sozietate publikoen kudeaketa 2023

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Antsoain, Burlata, Eguesibar eta Atarriabako Udaletako sozietate publikoen kudeaketaren hiru arlo azertu ditu: langileria, kontratazio publikoa eta enkarguak. Txostenaren konklusioa da kudeaketa legezkoa dela.

Honakoak dira azerturiko sozietateak: Antsoaingo Idakirolak, kiroldegi eta antzokiaren kudeaketaren arduraduna; Burlatako Bizkarmendia, Haur Eskolaren eta haur eta gazteendako aisialdiaren kudeatzailea, eta udal hirigintza sozietatea; Eguesibarreko Andacelay, eraikinen garbiketaz, Haur Eskolaren kudeaketaz eta familiendako zentroaz arduratzen dena; eta Atarrabiako Kirol Martiket 2015, herriko udal kiroldegiaren kudeatzailea.

Kontuen Ganberaren konklusioa da aipaturiko sozietate publikoek legearen araberako kudeaketa egiten dutela.

Txostenak, hala ere, salbuespen batzuk aipatzen ditu: Idakirolak eta Kirol Martiket 2015 sozietateek zuzenean ematen dituztela kontratuak, lizitazio prozedurak egin beharrean. Idakirolak-en kasuan, 82.000 euroko gastua du zuzenean emaniko kontratuetan. Kirol Martiket 2015-ek, berriz, 280.000 euro.

Andacelay sozietateak, bere aldetik, lizitatu beharreko kontratu batzuk zuzenean eman ditu, 55.000 euroan.