Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2025/14 1.001 eta 2.000 biztanle arteko udalen ordainketa-prozedura (Kontuen Ganberak 1.000 eta 2.000 biztanle arteko udalen ordainketa sistema aztertu du. 21 udaletatik, 20k ordainketa sistema egokia dute. Salbuespena Irunberriko Udala da. Kasu horretan, barne kontrol eskasak ez du ordainketa sistema segurua bermatzen.
Txostenak 1.000 eta 2.000 biztanle arteko udalen ordainketa sistema aztertu du. Horren helburua zen sistema legezkoa den aztertzea eta, bestetik, eraginkorra finantza-kudeaketaren ikuspegitik.
2023an, 21 udalek 45,6 milioiko ordainketak egin zituzten. Ordainketen %73 banku transferentziaren bidez egin ziren: %13, berriz, helbideraturiko ordain-agiria erabiliz.
Txostenak udalen ordainketak ez ezik, haien menpeko erakundeenak ere aztertu ditu. Hamaika dira guztira, eta lau milioi ordaindu zituzten.
Konklusioa da 21 udaletatik 20k ordainketa sistema egokia dutela, segurtasun maila nahikoarekin. Salbuespena Irunberriko Udala da. Izan ere, haren barne kontrolaren ahultasunak ez du segurtasun maila nahikorik bermatzen. Kasu horretan, gastuak eta ordainketak egiteko sinadurak falta dira. Gastuen aurretiko fiskalizatze-lanik ez da egiten, ezta ondorengo kontrolik ere.
Menpeko erakundeei dagokionez, gehienek ez dute segurtasun nahikoa bermatzen duen ordainketa sistemarik. Txostenak berak aitortzen duenez, hori “ia ezinezkoa da”, erakunde horien baliabide eskasiagatik. Horregatik, ordainketa sistema egokiagoak udalen laguntza eskatuko luke.
Txostenak gomendio batzuk eskaintzen ditu udalen ordainketa sistema hobetzeko. Horietako bat, udalen barne kontrolak erakunde autonomoak eta sozietateak ere kontuan har ditzala. Bestalde, ordainketak automatikoki sorturiko fitxategien bidez egitea proposatzen du. Azkenik, banku-kontu guztietan bat baino gehiagoren sinadura eskatu beharra aipatzen du.