Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2025/16 Jardunbide Egokien aldeko eta Ustelkeriaren kontrako Bulegoaren urteko kontuak (2024) (Kontuen Ganberak Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoaren 2024ko kontuak aztertu ditu. Txostenak ontzat hartzen ditu kontuak eta legezkotasunaren gaineko iritzia ere aldekoa da.
Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa 2018an sortu zen. Zuzenbide publikoko erakundea da, bi helbururekin eratua: Nafarroako administrazio publikoen ustelkeriaren prebentzio eta ikerketa; eta jardunbide onak bultzatzea.
Iaz, Bulegoak 214.000 euro gastatu zituen, gehiena langilerian: 163.000 euro.
Bulegoko langile-zerrendan 11 lanpostu daude, zuzendaria kontuan hartu gabe. Dena den, zuzendaria eta beste hiru baizik ez zeuden beteta. Bulegoak Ikuskari ekonomiko eta juridikoak behin-behinean kontratatzeko deialdia egin bazuen ere, lanpostuak ez ziren bete.
Bulegoak aurkezturiko kontuek ongi islatzen dituzte ondasun eta finantza egoera, bai eta aurrekontu emaitza ere. Legezkotasunaren gaineko Iritzia ere aldekoa da, Bulegoaren kudeaketa ekonomikoa indarrean dagoen legediaren arabera egiten baita.
Txostenak gomendio batzuk eskaintzen ditu: Bulegoak urteko memoria egin dezala, hutsik dauden lanpostuak betetzen saia dadila eta, azkenik, kontabilitaterako aplikazio informatikoa martxan jar dezala.