Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2025/17 Nafarroako Arartekoaren 2024 urteko kontuak (Kontuen Ganberak Arartekoaren 2024ko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Arartekoak, iaz, 972.000 euroko gastua egin zuen. Kontuek ongi islatzen dute erakundearen jarduera ekonomikoa. Legezkotasunaz ere, aldekoa da iritzia.
Nafarroako Arartekoak Nafarroako administrazioen jarduna gainbegiratzea du helburu, nafar herritarren eskubideak eta libertate publikoak babestu eta hobetze aldera.
Nafarroako Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Oraingoa Patxi Vera da, 2022ko martxoan aukeratua.
Kontabilitate, kontu-hartzailetza eta kontratazio arloetan Nafarroako Parlamentuaren erregimen bera dauka. Aurrekontu proiektua Nafarroako aurrekontu nagusietan sartzen da.
Arartekoak, iaz, 972.000 euroko gastua egin zuen. Langileriarena da gastu nagusia: 720.000 euro. Bigarrena, berriz, ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa: 165.000 euro.
Arartekoa bera ere kontuan harturik, erakundean hamar lagun ari dira lanean. Horietatik sei behin-behinekoak dira, Arartekoak berak aukeratuak: aholkulari eta kabineteko kideak. Beste hiruak funtzionarioak dira.
Arartekoaren kontuek ongi islatzen dituzte ondare egoera, finantza egoera eta emaitza ekonomikoak. Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Arartekoaren kudeaketa indarrean dagoen legediaren araberakoa baita.
Txostenak Arartekoaren jarduerari buruzko datuak ere eskaintzen ditu. Alde horretatik, iaz 2.751 kontsulta eta 1.663 kexa jaso zituen.