Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2026/02 Garesko Udaleko langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak (2024) (Kontuen Ganberak Garesko Udaleko langileria, kontratazio eta diru-laguntzak aztertu ditu
Nafarroako Kontuen Ganberak Garesko Udaleko langileriaren, kontratazio publikoaren eta diru-laguntzen kudeaketari buruzko txostena argitaratu du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, UPNk proposatuta. Datuak 2024koak dira.
Txostenak dioenez, 2024an Garesko Udalak 3,7 milioi gastatu eta 3,3 bildu zituen.
Langilerian milioi bat gastatu zuen. Garesko Udaleko langile zerrenda 19 lanpostu daude: 16 funtzionario eta hiru lan-kontratatu. Horietatik 11 bete gabe daude. Hamar aldi baterako kontratuekin bidez daude beterik.
Langileriaren gastuak ongi kudeaturik eta kontabilizaturik daude.
Kontratazioari dagokionez, munta txikiko kontratutzat hartu dira 15.000 euroko muga gainditzen zituzten batzuk. Horien zenbatekoa 200.000 euro da. Argindarra, gasolio eta gas hornikuntzari dagozkie. Kontratua amaitua zuten zerbitzu batzuei dagozkien ordainketak ere antzeman dira, 19.000 euroko gastuarekin.
Inbertsioetan 775.000 euro gastatu dira. Inbertsio handiena osasun-zentroaren inguruko urbanizatze lanak dira. 2024an, 330.000 euro gastatu ziren.
Txostenak udal kudeaketa hobetzeko segitzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu. Horien artean, kontratazioaren plangintza egokia egitea, eta 15.000 eurotik gorako kontratuak behar bezala kudeatzea.
