Skip to main content

2026/03 Melidako Udalaren kontu orokorra,2023

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2026/03 Melidako Udalaren kontu orokorra,2023 (
885 kb
)

Kontuen Ganberak Melidako Udalaren 2023ko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak irregulartasun asko atzeman ditu. Horregatik, ezin du kontuei buruzko iritzirik eman. Legezkotasunaz aurkakoa da iritzia.

Melidako Udaleko osoko bilkurak eskatu zuen txostena, 2023ko ekainean. 2019tik 2023ra arteko kontuak ikuskatzeko eskatu zuen. Kontuen Ganberak, ordea, azken urteko kontuetara mugatu du azterketa.

2023an, Melidako Udalak 2.9 milioi gastatu eta 2.6 bildu zituen. Gastuetan inbertsioak dira nagusi, 1,4 milioirekin; ondasun eta zerbitzuetan milioi bat gastatu zuen; eta langilerian, berriz, 430.000 euro.

Diru-sarrerei dagokienez, kapital transferentziek milioi bat eman zuten: ondare-sarrerek, 637.000 euro; transferentzia arruntek, 454.000 euro; eta zuzeneko zergek ,320.000 euro.

Atzemandako irregulartasunak direla-eta, Kontuen Ganberak ezin du kontuei buruzko iritzirik eman. Aipatzekoa da barne kontrol sistema egokirik ez dagoela. Horren ondorioz, ezin da bermatu diru-eragiketen kontabilitatea ongi egiten denik. Ondasun-zerrendarik ere ez dago. 2023an, 1.4 miloiko inbertsioak egin baziren ere, balantzeak ez du horretaz deus jaso. Txostenak preskribatu diren zorrak ere atzeman ditu, agentzia betearazlera bidali gabeak.

Kontuen Ganberak huts horiek gainditzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu. Horien artean, barne kontrol eta kontabilitate sistema egokiak martxan jartzea: krediturik gabeko gasturik ez egitea; eta kobratu gabeko zorrak agentzia betearazlera bidaltzea.