Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, 2024ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko.
Kontuei dagokienez, bi ideia nabarmendu ditu: txostenak aldeko iritzia ematen duela, bai kontuez eta bai legearen betetzeaz, salbuespenen bat aipatzen bada ere. Bestalde, Foru Administrazioaren finantza egoerak hobera egin duela. Aurrekontu emaitza, aurrezkia eta diruzaintzako gerakina hanbdiagoak dira aurreko urtean baino; eta zorra, berriz, txikiagoa da.
Zirriborroa egin zuen auditoreak aurkezturiko desadostasun klausulaz ere mintzatu da. Zirriborroak auditorearen iritzi pertsonalak jasotzeaz gain, Parlamentuari eta Gobernuari dagozkien erabakiak kritikatzen zituen. Hori ikusita, gainerako auditoreen eta legelarien babesarekin, zirriborroak jasotzen zituen hainbat kontu kendu eta beste batzuk zuzendu egin zituen. "Arduraz jokatu dut", azpimarratu du.
presidente de la Cámara de Comptos, ha comparecido este mediodía ante la Comisión de Economía y Hacienda del Parlamento de Navarra para presentar el informe de las cuentas generales de Navarra de 2024. También se ha referido a la cláusula de discrepancia que presentó el autor del borrador del informe.
