Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak erakundearen berdintasun plana onartu du. Ekimena haren plan estrategikoaren helburuetakoa zen.
Planaren helburu nagusia da genero berdintasunaren konpromisioa hartzea, barneko harremanetan zein kanpoko zereginetan. Kontuen Ganberan, lan-ingurune inklusiboa, diskriminaziorik gabea eta aukera berdintasuna bermatzen duena. Eta kanpoan, erakundeak egiten duen fiskalizazio-lanak genero berdintasuna ere kontuan har dezan.
Berdintasun plana batzorde batek bultzatu du. Egoera aztertu ondotik, helburu batzuk finkatu ditu. Planaren jarraipena ere aurreikusia dago.
Diagnostikoa inkesta batean dago oinarriturik. Kontuen Ganberako teknikarien ustez, tratu berdintasuna bermaturik dago. Dena den, bi eskakizun nabarmentzen dira: sexu jazarpenari aurre egiteko protokoloa eta berdintasuna lantzeko formakuntza.
Gaur egun, 35 lagun ari dira lanean Kontuen Ganberan. %70 emakumezkoak dira.
