Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2026/06 Umetoki-lepoko minbizia goiz detektatzeko programa (2023-2025) (Kontuen Ganberak umetoki lepoko minbiziaren detekzio goiztiarreko programa aztertu du 2026ko
Kontuen Ganberak umetoki lepoko minbiziaren detekzio goiztiarreko programa aztertu du. 2023-2025 epean, ehun mila laguni eskaini zitzaion programan parte hartzeko aukera. Parte-hartzea %70 ingurukoa da.
Umetoki lepoko minbizia giza papilomaren birusak eragiten du. 30 eta 60 urte arteko emakumezkoek dute arrisku handiena. Birusa sexu-harremanen bidez transmititzen da, aise. Dena den, kasurik gehienetan inmunitate-sistemak desagerrarazten du. Hala ez bada, denbora pasata eta oso gutxitan, birusa minbizi bihur daiteke. Heriotza tasa 100.000eko 1,5koa da.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua 2019an hasi zen programa antolatzen. Pandemiaren ondorioz gelditu eta, azkenean, 2021ean jarri zuen martxan. Gaixotasunaren aurkako estrategiak hiru zutabe ditu: baheketa orokorra, txertaketa eta sexu-heziketa, arrisku jarduerak saihesteko.
2023-2025 epean, 100.000 bat emakumeri eskaini zitzaion programan parte hartzeko aukera, xede-biztanleriaren %99. Besteei gonbidatu ez izanaren atzean datu falta dago.
Programak bitan zatitu du populazioa. Batetik, 25 eta 29 urte bitartekoak. Haiei hiru urtean behin zitologia bat eskaintzen zaie. Bestetik, 30 eta 65 urte bitartekoak. Haiei, berriz, bost urtean behin VPH proba eskaintzen zaie.
Programak lorturiko parte-hartze tasa %70 ingurukoa da. 2023an portzentaje horixe izan zen: 2024an, berriz, %68; iazkoa %54 bada ere, ez da behin betikoa. Izan ere, oraindik ere aurkez daitezke 2025eko laginak.
Programa martxan jartzerakoan parte-hartze handiagoa aurreikusi zen. Publizitate kanpainak egin dira, parte hartzen ez zutenei abisuak bidali zaizkie… eta, hala ere, portzentajea ez da uste bezain ona izan, batez ere 35 eta 40 urte bitartekoen artean.
Laginen azterketa Anatomia Patologikoko zerbitzuari dagokio. Jasotako 58.000 laginetik, %95 negatiboak dira. Positiboa eman duten guztiek aurreikusitako tratamendua jaso dute.
Laburbilduz: umetoki lepoko minbiziaren detekzio goiztiarreko programa ongi diseinatu, antolatu eta koordinatuta dago. Hura kudeatzeko aplikazio informatikoa funtsezkoa da. Horregatik, Kontuen Ganberak bertan datu guztiak sartzeko eskatzen du. Horri esker, programan parte hartu behar duten guztiek gonbitea jasoko dutela bermatuko litzateke. Parte-hartzeko kanpainekin segitzea ere gomendatzen du, batez ere 35 eta 40 urte bitarteko emakumeei zuzenduak.
