Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2026/09 Nafarroako Arartekoaren urteko kontuak, 2025 (Kontuen Ganberak Arartekoaren 2025eko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Arartekoak, iaz, milioi bat gastatu zuen. 3.300 kontsulta jaso eta 1.750 kexa jaso zituen.
Nafarroako Arartekoak Nafarroako administrazioen jarduna gainbegiratzea du helburu, nafar herritarren askatasuna eta eskubideak babestu eta hobetze aldera.
Arartekoa Nafarroako Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Oraingoa Patxi Vera da, 2022ko martxoan aukeratua.
Kontabilitate, kontu-hartzailetza eta kontratazio arloetan Nafarroako Parlamentuaren erregimen bera dauka. Aurrekontu proiektua Nafarroako aurrekontu nagusietan sartzen da.
Arartekoak, iaz, milioi bat gastatu zuen. Langileriarena da gastu nagusia: 829.000 euro. Bigarrena, berriz, ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa: 160.000 euro.
Arartekoa bera ere kontuan harturik, erakundean hamabi lagun ari dira lanean. Horietatik bederatzi behin-behinekoak dira, Arartekoak berak aukeratuak: aholkulari eta kabineteko kideak. Beste hiruak funtzionarioak dira.
Langileriari dagokionez, iaz aldaketa bat izan zen: Lan-Ikuskaritzak hiru bekadunen egoera erregularizatzeko eskatu zion erakundeari, haien jarduera ezin baitzen prestakuntzatzat hartu gizarte segurantzan. Lanpostu horiek aldi baterako eta izendapen askeko aholkulari lanpostu bihurtu ziren.
Arartekoaren kontuek ongi islatzen dituzte ondare egoera, finantza egoera eta emaitza ekonomikoak. Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Arartekoaren kudeaketa indarrean dagoen legediaren araberakoa baita.
Txostenak Arartekoaren jarduerari buruzko datuak ere eskaintzen ditu. Alde horretatik, iaz 3.300 kontsulta eta 1.750 kexa jaso zituen. 935 kexa Foru Administrazioari dagozkie, 461 udal erakundeei eta 199 Estatu Administrazioari.
