Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2026/10 Nafarroako Parlamentuaren urteko kontuak, 2025 (Kontuen Ganberak Nafarroako Parlamentuaren 2025eko ko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Iaz, Parlamentuak 13,8 milioi gastatu zituen. Txostenak dioenez, kontuek ongi islatzen dituzte finantza-egoera eta urteko emaitza ekonomikoa. Legezkotasunari buruzko iritzia ere aldekoa da.
Nafarroako Parlamentuak, iaz, 13,8 milioi gastatu zituen. Gastu nagusia langileriarena da: 8,7 milioi. Bigarrena, ohiko transferentziak: 3,3 milioi. Hirugarren gastua ondasun eta zerbitzuen erosketa da: 1,5 milioi. 2023ko datuekin alderatuz, gastua %1 handitu zen.
Langileriaren gastuan erakundeko langileak ez ezik, parlamentarien eta haien laguntzaileen soldatak ere sartzen dira.
2025eko abenduaren 31n, Parlamentuak 72 langile zituen: 45 funtzionario, bi behin-behineko kontratatuak, parlamentari-taldeko hamabi laguntzaile eta 13 administrazioko kontratatuak. Egun, behin-betikotasun tasa %14koa da, baina 2026 urtean martxan dauden lan publikoko bost deialdiekin, tasa hori %7ra jaitsiko dela aurreikusten da.
Ohiko transferentzietan 3,3 milioi gastatu dira. Gehiena (3,1 milioi) Parlamentuko taldeendako diru-laguntzak dira. Diru-laguntzak talde bakoitzak hauteskundeetan lorturiko boto kopuruaren araberakoa da. Gehien jaso zuena UPN da (774.000 euro); diru-laguntza txikiena, berriz, Voxena da:45.000 euro.
Txostenak Parlamentuaren kontratazioak ere aztertu ditu. Kontratu handiena egoitzako garbiketa da: 293.000 euro. Kontratuak aztertuta, Kontuen Ganberak ontzat hartu ditu, Parlamentuak indarrean dagoen legedia betetzen baitu.
Kontuen Ganberak dioenez, Parlamentuak aurkezturiko kontuek ongi islatzen dituzte ondare egoera, finantza egoera eta urteko emaitza ekonomikoak. Legezkotasunari buruzko iritzia ere aldekoa da, Parlamentuaren finantza kudeaketa legea errespetatuz egiten baita.
