Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2026/11 Jurramendiko Mankomunitateko eta haren menpeko sozietateetako langileria eta kontratazio publikoa (2023-2025) (Kontuen Ganberak Juramendiko Mankomunitatearen langileria eta kontrazioa aztertu ditu
Kontuen Ganberak Jurramendiko Mankomunitatearen eta haren menpeko sozietateen langileriaren kudeaketa eta kontratazioa aztertu ditu. Txostenak Parlamentuak eskatu zuen, UPNk eskatuta.
Jurramendiko Mankomunitea 1981ean sortu zen. Guztira 64.400 biztanle dituzten 64 udalerrik osatzen dute. Bi sozietate publiko ditu: Servicios de Montejurra, ur eta zaborren kudeaketarako; eta Servicios Técnicos Mancomunados, hirigintza eta etxebizitzen zaharberritzean aholkulari.
Iaz, Mankomunitateak 15,6 milioi gastatu zituen. Gasturik handiena Servicios de Montejurra sozietatera doa, egiten dituen zerbitzuak finantzatzeko. Sozietateak ditu langile gehienak: 125.
Mankomunitateak ez du langile finkorik. Egin beharreko kontratazioak gizarteratze-programa baten bidez egiten ditu. Iazko abenduaren 31n, zortzi langile zituen.
2023tik 2025era, hamaika bat milioiko inbertsioak egin zituen. Txostenak ontzat hartzen ditu lizitazioa, adjudikazioa eta ondorengo gastuen kontrola.
Servicios de Montejurra sozietatearen epe bereko langileriaren gastua zazpi milioi izan zen. Hiru urteetan 33 langile finko kontratatu ditu. Kontratazioak publizitate, meritu eta gardentasun printzipioen araberakoak izan dira. Aldi baterako langileriaren kontratazioa aldi baterako laneko enpresa baten bidez egin zen, erabaki hori behar bezala arrazoitu gabe.
Sozietateak hamar milioiko inbertsioak egin ditu. Inbertsio nagusiak zabortegiaren zabaltze eta zigilatze-lanak, eta edukiontziak dira. “Orokorreran –dio txostenak- inbertsioak behar bezala kudeatu dira”.
Zenbateko txikiko kontratuak, berriz, ez dira behar bezala kudeatu. Gaizki kudeaturiko 3,6 milioiko kontratuak daude, 43 hornitzailerekin eginak. Zenbatekoaren erdia energia elektrikoari eta erregaiei dagokie.
Servicios Técnicos Mancomunados sozietateari dagokionez, hamar langile ditu. 700.000 mila euroko kostua sortzen dute.
Txostenak dioenez, ez du hitzarmen kolektibo propiorik, eta sektoreko hitzarmena ere ez du aplikatzen.
