Skip to main content

ASOCEX

Angel Gonzalez-Malaxetxebarriaren hitzaldia

Argitalpen data

Angel Gonzalez Malaxetxebarriak hizlari izanen dugu Kontuen Ganberan datorren asteartean, otsailak 14. Malaxetxebarria ikuskaritzan eta diru publikoaren kudeaketan aditua da, ibilbide luzea eginikoa. Price Waterhouseko Ikuskaritzako kudeatzailea izan ondoren, Venezuelan lan egin zuen, Nekazaritza eta Ogasun ministeritzetan. Ondoren, Petrolio Partzuergoko auditore burua izan zen. Azkenik, Munduko Bankuan aritu zen,proiektuen ikuskaritza zuzenduz. Orain auditore eta kudeatzaileen prestakuntza lanetan dabil, hitzaldi eta ikastaroak emanez. Malaxetxebarriak, betidanik, harreman handia izan du Kontuen Ganberan.