Skip to main content

Auditoretza Publikoaren XII. Kongresua, urriaren 22 y 23an Malagan

Argitalpen data

Auditoretza Publikoaren Kongresuaren antolaketa-lanak aurerraturik daude. Urriaren 22 eta 23an eginen da Malagan, Andaluziako Kontuen Ganberak eta Fiasep Fundazioak antolatuta. Diru publikoaren kontrola nola egokitu gizartearen erronketara, horixe aztergai orokorra. Alde horretatik, besteak beste, digitalizazioa, demografia eta ingurumen-erronkez mintzatuko da.

Hasierako hitzaldia Miguel Ángel Ballesterosek emanen du, Etika eta gobernantza publikoa. Ondoren, parte-hartzaileak bost taldetan banatuko dira honako kontuok aztertzeko: babes soziala, trantsizio ekologikoa, demografiaren erronka, digitalizazioa eta adimen artifiziala.