Skip to main content

Kontuen Ganberak Topaketa Teknikoen XIV. edizioa antolatuko du

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak kontu epaitegietako teknikarien XIV. topaketa antolatuko du, 2027ko azaroaren 16 eta 17an, Iruñeko Baluarten. Bezperan, erakundeotako legelariak elkartuko dira.

Kontue epaitegietako tennikarien topaketa Kontuen Ganberak bultzaturiko ekimena da. 1984an sortu zen eta, geroztik, txandaka antolatu dute kontu epaitegiak.

Azken topaketa iaz egin zen, Cordoban, Andaluziako Kontuen Ganberak antolatua. Iazkoaren balantzea egiteko eta hurrengoaz mintzatzen hasteko, atzo Sevillan elkartu ziren Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza eta Andaluziako Kontuen Ganberako buru Manuel Alejandro Cardenete. 

Argazkian, biak Andaluziako Kontuen Ganberako egoitzan.