Skip to main content

ASOCEX

Julio Caro Baroja Institutoko ikasleak, visitan Kontuen Ganberan

Argitalpen data

Iruñeko Julio Caro Baroja Institutuko ikasle talde bat Kontuen Ganberara etorri da gaur. Bisitaren helburua zen egoitza ezagutzea eta erakundearen zereginetan sakontzea. Dena den, argi dago gaia aurretik landua zutela Ana Beltran irakaslearekin. Izan ere, liburu eder bat ekarri digute opari "ABCDario de la Cámara de Comptos" izenburukoa, Kontuen Ganberari buruzko errefentziez beterik eta dotore ilustraturik.

Liburua eman ondoren, Helio Robledarekin elkartu dira. Aipatzekoa da Robledaren azken eguna dela Kontuen Ganberan, bihar Asun Olaetxea lehendakari berria bere karguaz jabetuko delako.